Ariketa kolektiboari ekin nahi dio EH Bilduk, politikagintza ez dutelako ulertzen herritarren parte hartzerik gabe, haien esanetan. "Norbanakoen esperientzia eta ezagutza Arrasateren geroa eraikitzeko baliatu nahi dugu, eta denon artean EH Bilduren proiektua definitu".
Hori hala, honako erronka hauek izango dira saioko ardatzak: erronka demokratikoa, berdintasunaren erronka, erronka ekosoziala, zaintzaren erronka eta erronka kulturala.
Gaineratu dute ateak zabalik dituztela proposamenak egin eta entzuteko. "Ezinezkoa bazaio norbaiti lansaiora gerturatzea, arrasate@ehbildu.eus helbide elektronikoan bere ekarpena egiteko aukera izango du", nabarmendu dute.