Zubia oinetakoen dendak 813,13 euroko dohaintza egin dio Begisare elkarteari

Eki Letona Erretolatza 2023ko ots. 14a, 13:02

Zubia oinetako-dendako eta Begisareko ordezkariak dohaintzarako itsulapikoarekin.

Zubia Arrasateko oinetako-dendak  813,13 euroko dohaintza egin dio Retina Gipuzkoa Begisare elkarteari. Begisarek, erretinako distrofia hereditarioa dutenei  bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute; diru laguntza horri esker, lankidetzan arituko da ikusmen murriztua  duten pertsona guztiekin. Dirua establezimenduan bertan jarritako itsulapiko bati esker egin dute, poltsak kobratu beharrean bezeroei itsulapikoan borondate sartzea eskatuz.

Elkarteak adierazi duenez, ez dira garai onak solidarioarenarentzat, baina horrelako ekintzak erakusten digute badaudela laguntzeko prest daudenak. Gainera, horrelako dohaintzen bidez gaur egun sendabiderik ez duten gaixotasunei buruzko ikerketari lagun diezaioketela, eta, gainera, gizartea gure egoeraz jabetu dadin sentsibilizazio kanpainak antolatu dezaketela, azpimarratu dute elkartetik.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkie elkartetik: "Gure zorion beroenak Calzados Zubiari erakutsi duen eskuzabaltasunagatik, horrela jarrai dezala eta ea beste batzuendako eredu bihurtzen den".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak