Haginetako pasta egiten erakutsiko dute zapatuko bertako produktuen azokan

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ots. 13a, 18:53

Hilaren 18an, zapatua, egingo den azokan haginetako pasta naturalak egiten ikasteko tailerra eskainiko dute. Menda, mihilua, eukaliptoa, salbia eta propoleoa erabiliko dituzte Seber Altube plazan egingo den tailerrean.

10:30ean hasiko da ikastaroa, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, online zein BAZen (943 25 20 00).

Sasoiko produktuak baino gehiago

Hilero, hirugarren zapatuan egiten dute bertako produktuen azoka 09:00etatik 14:00 arte. Bertan erosi daitezke ogia, eztia eta sasoiko barazkiak eta fruituak... Gertuko produktuak erosteko aukeraz gain, beti egoten da herritarrentzat interesgarria izan daitekeen berritasunen bat: produktu protagonistak, tailerrak... Oraingoan, esan bezala, haginetako pasta naturalak egiten ikasteko tailerra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak