Emakumeen artean bokazio zientifikoa sustatu nahi du Mondragon Ztim Hub sareak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 13a, 15:07

Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetan lanean diharduten andre batzuen esperientziak jaso dituzte bideo laburretan.

Emakumeen artean bokazio zientifikoa sustatzeko asmoz, Mondragon Ztim Hub sareak ikusgai egin nahi du andreek zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren esparruan egiten duten lana, euren esperientzia beste emakume batzuentzat "eredugarria" izan daitekeela nabarmenduta.

Hain justu, Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak sustatutako sare bat da, eta Debagoieneko Mankomunitateak ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bultzatutakoa. Hala, orain artean, Fagor Elektronika-eko, Ikerlaneko, Polmetasako eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko langile emakumeek hartu dute parte, esperientzia pertsonala azalduta, bideo laburretan. Haien arabera, gizonen presentzia nabarmena da oraindik ere arlo horietan, eta, beraz, uste dute "ezinbestekoa" dela emakumeen lana agerian jartzea, hala nola aurreiritziak eta beldurrak bazterrean utzita.

Sarea, beste ekintza batzuekin bat

Emakume profesionalen esperientziak jasotzen dituen bideo sorta honek bat egiten du Mondragon Ztim Hub sareak gizarte eragileekin, eskolekin eta enpresekin elkarlanean martxan jarritako beste ekintza batzuekin. Tartean daude, besteak beste, Zientziaren Astea, landutako arloei buruzko hitzaldiak edo jardunaldiak, lantegi praktikoak eta enpresetara eginiko bisitak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak