Azken unean egin zion ihes garaipenak Mugarri Ingouri

Eki Letona Erretolatza 2023ko ots. 13a, 10:56

Partida borrokatua jokatu zuten asteburuan Mugarri Ingou eta Leizaran taldeek, Iturripen. Arrasatekoak egubakoitzean Ormaiztegin jolastetik zetozen, norgehiagoka berdindu arren, sentsazio onak errepikatu nahi zuten. Domekan, 2 bi puntu baliotsuen bila kantxaratu ziren, baina azkenean ezin izan zen lortu.

Hasieratik lortu zuten abantaila etxekoek, defentsa gogor eta eraso garbiari esker. Atsedenaldira 15-11 emaitzarekin iritsiz. Bigarren zatia, oso parekatua hasi zen, baina gutxinaka Andoaingoek aldea murrizten joan ziren. Azken minutuetara markagailu estuarekin iritsiz.

Amaieran porrota

Mugarri Ingouk 2 goleko abantaila izan zuen, baina ez zuten gol jaurtiketetan asmatu eta defentsan ez zuten aurkariaren erasoak gelditzea lortu; arerioari arnasa emanez. Azkenean, aurkariak ez zuen huts egin eta markagailuari bira eman zioten, 22-24 emaitzarekin garaipena lortuz.

Ondo egindako lana

Asteburuko emaitzek ez dute bi partiduetako joko ona, intentsitatea eta talde-lana islatzen. Bietan, azken minutuetan garaipenak eskuetatik ihes egin die. Azken aldian emaitzak lortu ez arren, lan ona egiten ari dira eta bide honetatik jarraituz garaipenak iritsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak