Inauterietako kontzertua egingo du Arrasate Musikalek ostiralean

Hasier Larrea 2023ko ots. 13a, 10:21

Ohikoa den ikasleen inauteri kontzertua eskeiniko du musika akademiak otsailaren 17an, ostirala, 18:30ean, Amaia Antzokian. Guztira bederatzi taldek hartuko dute parte, eta 100 bat ikasle igoko dira eszenatokira, guztiak mozorroturik. Kontzertua doakoa izango da.

Bestalde, martxoaren 11n 50. urteurrena ospatuko du Arrasate Musikalek Uarkape pilotalekuan. Banda, orkestra eta ikasleekin batera Goikobalu abesbatza, Txorbela otxotea, Izaskun Murgia elkarte lirikoa, Arrasateko Koru Parrokiala eta Bergarako Orfeoia igoko dira oholtzara. Sarrerak salgai daude Ezkiña, Kajoi eta Monte tabernetan, 10 eurotan –bazkideek 8 eurotan eskura ditzakete musika eskolako idazkaritzan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak