Borrokatutako garaipena lortu du MUk Ardoiren aurka (95-80)

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ots. 12a, 20:32

EBA ligan, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko garaipen garrantzitsua eskuratu du Mondragon Unibertsitateak Iturripen, Megacalzados Ardoiren aurka. Hasieran erritmoa hartzea kosta zaie arrasatearrei, baina bukaerarako alde txukunarekin nagusitu dira (95-80).

"Asko kosta zaigu partiduan sartzea, ez dugu lortu partiduaren erritmoan sartzea eta huts asko egin ditugu. Bestalde, hiruko marratik asko asmatu ohi dugu eta gaur asko kosta zaigu horretan, baita saskiratze erosoak aurkitzea ere. Defentsan ere ez dugu izan oldarkortasun, energia eta intentsitate puntu hori", azaldu du Julen Berrocalek, MUren entrenatzaileak.

Halaber, aitortu du jakitun zirela, atsedenalditik bueltan estutu ezkero, partidua irabazteko gai izango zela taldea. "Hala ere, aurkariak ere jokatu egiten du eta, kasu honetan, Ardoik garaipenak behar ditu azpiko putzutik irteteko", dio Berrocalek.

Hala, garaipen garrantzitsua lortu dute arrasatearrek eta "oso pozik" dago entrenatzailea, "kontuan izanda beste emaitza batzuk izan direla eta hor goian gaudela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak