4,40ko marka lortu dute Axpek eta Ruiz de Azuak Ourensen

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ots. 11a, 19:03

Maialen Axpe, jauzirako korrika egiten. Argazkia: Sergio Mateo

Iberdrola Kopan lehiatu dira arrasatearrak, eta Maialen Axpe gailendu da proban, 4,40ko markarekin. Malen Ruiz de Azuak bigarren postua lortu du marka berarekin, baina bigarrenean lortu du, eta Axpek, lehenengoan.

Pista estaliko Espainiako Kluben arteko Kopa edo Iberdrola Kopa jokatu da gaur Ourensen, eta pertika-jauzian, gorenean egon dira beste behin arrasatearrak. Axpek Atletico San Sebastian taldearendako lortu ditu puntuak txapelketa honetan, eta Ruiz de Azuak Valentziako klubarendako.

4,40ko markara iritsi diren bakarrak izan dira Arrasateko atletak, eta Maialen Axpek lehenengo saiakeran lortu duenez, berak eraman ditu bere klubarendako puntu gehien. Malen Ruiz de Azuak bigarrenean lortu du marka, eta horregatik geratu da bigarren sailkatua.

Marka gainditu ostean, Ruiz de Azua 4,45 metroak gainditzen saiatu da, baina ezin izan du hiru saiakeretan. Axpek, bere hiru saiakerak 4,50ko altuerarekin egin ditu, baina hiruretan kale egin du.

Hurrengo astebukaeran Espainiako Txapelketa izango dute jokoan Ruiz de Azuak eta Axpek, eta biak ala biak, sentsazio onekin iritsiko dira, 4,40ko marka erdietsita.

Malen Ruiz de Azua, pertikarekin langa gainditzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak