Garaipen borobila eskuratu du Kanpazar ART-k (43-12)

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ots. 11a, 18:46

Bilboko Unibertsitateari jipoia eman dio Arrasateko taldeak Mojategin. Julen Barrutia entrenatzailearen hitzetan, "denboraldiko partidarik onena" jokatu dute arrasatearrek.

42-18ko jipoia eman dio Kanpazar ART-k Bilboko unibertsitarioak taldeari. "Partida zaila" aurreikusten zuten arrasatearrek, Bilboko taldea indartsua baita, eta bigarren faseko sailkapenean ART baino bi puntu gehiagorekin zetorrelako Mojategira. Hala ere, Kanpazar ART-k sekulako nagusitasuna erakutsi du berdegunean.

Markagailuan 13-0 bikaina lortu dute zuri-moreek lehenengo minutuetan, eta Bilboko taldeak estutu duen arren, Julen Barrutiaren mutilek ondo eutsi dute defentsan. Atsedenaldira 20-12koarekin joan dira bi taldeak, eta talde bakoitzeko jokalari bana kanporatu egin ditu epaileak, ika-mika bat tarteko.

Bigarren zatia Arrasateko taldeak kontrolatu du hasieratik amaierara arte, eta defentsan bikain aritu dira Barrutiaren mutilak. Ostikoetan guztiz asmatu ez arren, ARTk 33-12ko abantaila lortu du, eta sufritu barik, 43-12ko markagailuarekin bukatu dute neurketa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak