Iberdrola Kopan lehiatuko dira Ruiz de Azua eta Axpe bihar

Xabier Urtzelai 2023ko ots. 10a, 16:45

Maialen Axpe, artxibo irudian. Argazkia: Felix Sanchez.

Arrasateko pertika-jauzilariak pista estaliko denboraldiko hitzordu nagusien atarian daude. Asteburuan Ourensen izango dira, Iberdrola Kopan.

Gainean daude pista estaliko urteko hitzordu nagusiak. Otsailaren 18an jokatuko dute, Madrilen, Espainiako Txapelketa maila absolutuan, eta, dena ondo bidean, bertan egongo dira Maialen Axpe (Arrasate, 1993) eta Malen Ruiz de Azua (Arrasate, 1995). Oraingo asteburuan, baina, beste hitzordu garrantzitsu bat izango dute, Ourensen jokatuko dute-eta Espainiako Kluben Arteko Kopa, edo, beste modu batera esanda, Iberdrola Kopa.

Ruiz de Azuak du urteko marka

Hala, Malen Ruiz de Azua pista estaliko marka pertsonala eginda aurkeztuko da Ourenseko hitzordura. Bada, Valentziako kluba –iazko irabazlea– ordezkatuko duen atleta arrasatearrak 4,43ko marka egin zuen urtarrilaren 14an Bordelen –oraingoz, urteko marka onena da–. Maialen Axpek, berriz, Atletico San Sebastian klubarendako batuko ditu puntuak; Bedoñakoak 4,30eko marka egin zuen urtarrilaren 7an, Zaragozan. Bihar, zapatua, 16:00etan izango da pertika-jauzilarien txanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak