Muturreko metal kontzertua egingo dute hiru taldek gaztetxean

Hasier Larrea 2023ko ots. 8a, 11:03
Balmog taldea.

Conflict Noise, Hex eta Balmog bandek girotuko dute ostiral gaua, 21:30ean hasita. Bizkaiko eta Galiziako doinu pisutsuak zuzenean bizitzeko hitzordu aproposa.

Conflict Noise bilbotarrek Agur eta ohore lana aurkeztuko dute, thrash eta death metal estilo zorrotz eta zuzenekoa. Hex taldeak ere bere azken diskoaren berri emango du, death zein doom doinu ilunez osatutako Behold the Unlighted aurten kaleratu baitu. Azkenik, Balmog black metalero galiziarrek beste behin bisitatuko dituzte euskal oholtzak, aski ezagunak baitzaizkie; euren doinu pertsonalekin Europako eszenatoki asko konkistatzetik etorriko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak