Osoko bilkuran minutuko isilunea egitea eskatu dute sozialistek, indarkeria matxistaren biktimen alde

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko otsailaren 7a

Johanna Sanchez eta Aritz Murua sozialistak (Argazkia: PSE-EE).

Biharko osoko bilkuran minutuko isilunea egingo dute Arrasateko udal zinegotziek, indarkeria matxistaren biktimen omenez, sozialistek hala eskatuta eta gainontzeko alderdien adostasunarekin. "Indarkeria matxistaren azken kasua duela 24 ordu izan zen, Baionan (Pontevedra) emakume baten gorpua aurkitu eta bikotekide ohia ustezko erantzule gisa atxilotu ondoren", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak