Arrasate Atletiko taldekoek Anoetako jardunaldian parte hartu dute

Eki Letona Erretolatza 2023ko otsailaren 6a

Arrasate Atletiko Taldeko korrikalariak Anoeta belodromoan Europako txapeldun den Asier Martinez atletarekin.

Zapatuan Arrasate atletiko taldekoek, Anoeta Belodromoko partaidetza libreko jardunaldian aritu ziren, emaitza hauek lortuz:

1500 m
Eñaut Betegi 4.40,95
Unai Garcia  4.41,83
200 m
Eider Amurrio  28,94
Maia Etxebarria  26,87
Danel Ruiz 24,51
Aitor Gallego 24,91
 
Hurrengo asteburuan Anoetan bertan, 18 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko mailetan Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute. Gazteenak, ostera, Legazpiko Gipuzkoako kros eskolarrean arituko dira.
 
 

Eider Amurrio eta Maia Etxebarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak