Galduta ere, pozik da MU Ibaizabalen kontra egindako lanarekin

Miren Arregi Amasorrain 2023ko otsailaren 5a

57-60 galdu du MUk arratsaldean Iturripen Ibaizabalen kontra. Hala ere, harro daude partiduan erakutsitako mailarekin, izan ere, Galdakaokoak lehenengo postuan daude sailkapen nagusian; arrasatearrak, aldiz, azken postuetan.

Azken bost partiduak galdu dituen taldeak liderraren kontra zeukan gaur norgehiagoka eta pozik gelditu dira, oso lan ona egin baitute. "Ondo borrokatu dugu, lan oso ona eginez. Liga profesional batetik datorren taldea da Ibaizabal, oso talde ona, eta hirugatik galtzea oso lan ona egitea da", azaldu du Iñaki Ogara entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak