Partidua "oso ondo" joan dela azaldu du Irene Dolara arrasatearrak. "Guk badugu gure jokoa, gure sistema, eta uste dut errespetatu dugula. Jokoa jarraitu dugu. Gurea egin dugu besteena begiratu gabe". Gainera, erantsi du ez dela "haserrerik-eta" izan, eta horrek "lagundu" egin diela aurrera egiten.
Horrez gain, zaleen indarra ere nabaritu dela dio. "Egia da astean zehar saiatu garela promozio pixka bat egiten, etxeko azken partidua izanda jendea animatzeko nesken errugbia ikustera". Hala, nabarmendu du harmailetan daudenak, sarritan, klubeko kideak direla, eta, beraz, "lagungarriak" diren gomendioak-eta jasotzen dituztela.
Hiru partida faltan
Denboraldia amaitzeko hiru partidaren faltan dago taldea, eta kanpoan jokatuko dituzte hirurak. Datorren domekan, hilaren 12an, Hernani izango dute aurkari; eta datozenetan, hurrenez hurren, Bera-Bera eta Bilbo.