'Turandot' operarako sarrerak salgai jarriko dituzte domekan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko ots. 4a, 10:04

Turandot operaren une bat. Argazkia: Opera 2001

Ozenki elkarteak antolatuta, martxoaren 27an izango da Opera 2001 taldearen emanaldia, Amaia antzokian.

Askotariko opera eta bestelako emanaldi lirikoak antolatu izan ditu Ozenki elkarteak Arrasaten, eta martxoaren 27rako proposatu dute hurrengoa: Pucciniren Turandot obra izango da ikusgai. "Aurrez Amaia antzokian izan den Opera 2001 konpainia gonbidatu dugu. Puntako musikariak izango dira taularen gainean, 100 lagun inguru, eta eurekin batera Martin Mazickek zuzentzen duen Bulgariako Pleven orkestra", azaldu du Ozenki elkarteko kide Manu Gallaradok.

Puccinik konposatutako obra da Turandot, haren heriotzaren ondorioz Franco Alfanok bukatu bazuen ere. Hiru ekitaldiz osatutakoa da eta hirugarrenean oinarritutako emanaldia izango da Arrasatekoa; aria ezagunenak batzen dituen zatia, hain justu.

30 eurotan sarrerak

Bihar, domekan, jarriko dituzte salgai martxoaren 27an, 20:15ean, izango den emanaldirako sarrerak; Arrasate.eus eta Kutxabank.es atarietan eta Amaia antzokiko leihatilan izango dira. Elkartekoekin harremanetan jarrita ere badago sarrerak eskuratzeko aukera,  Ozenkielkartea@hotmail.es helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak