Ekologistek AHTko lanek Lezetxikin eginiko "kalte izugarria" salatu dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 3a, 15:11

Ekologistak Martxan taldeak "AHTaren tunelak zeharkatu dituen Lezetxiki beheko galerietan gertatutakoaren aberrazioa" salatu du, obrek "haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari kalte" egin diotela nabarmenduta.

Haren arabera, Eusko Jaurlaritzak, gainera, Babes Bereziko Kultur Ondasun izendatu zuen Lezetxiki, bertako galeria batzuetan aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoak zeudelako. Beraz, argi du zerk egiten duen huts: "ADIFek aurkeztutako AHTaren proiektuaren ingurumen inpaktuaren azterlanaren urritasuna eta Eusko Jaurlaritzaren utzikeria erakusten du".

Diru publikoaren "xahutzea"

Horrez gain, ekologistek nabarmendu dute era honetako garraio proiektuek "diru publikoaren xahutze izugarria" eragiten dutela gizartean, "bidegabekeriekin" bat, "beste premia sozial batzuk asetzeko inbertsioak alferrik galduta". Are gehiago, uste dute AHTaren proiektua "inposaketaren eta autoritarismoaren erakusle" dela. Halere, erantsi dute oraindik "inbertsio handiak behar dituen obra erraldoi hau" gelditzeko garaia dela: "Ingurumenak, biodibertsitateak, lurraldeak eta ekonomiak eskertuko digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak