Arrasateko Helduen Eskolako (EPA-HHI) ikasle eta irakasle talde batek Bilbora irteera egin zuen joan den astean eta, hiria ezagutzeaz gain, Guggenheim museora eta Azkuna zentrora ere joan ziren. Bide batez, gogorarazi dute matrikulazio epea zabalik dutela dagoeneko eta otsailaren 8ra arte egongo dela horretarako aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.