Hauteskundeei begirako topaketa egingo du Ezker Anitza-IU Debagoienak

Maiatzeko udal hauteskundeei begira jarrita, militante eta jarraitzaileekin topaketa irekia egingo du Ezker Anitza-IU Debagoienak, egubakoitzean, Debagoieneko Ezker Kultur Gunean, 18:30ean.

Gipuzkoako Antolakuntza Idazkari den Juan Luis Merinok abiatuko du topaketa. "Guretzat, funtsezkoa da programa, herritarrekiko egingo dugun aurkezpena baita, udalerriak eta gure lurraldeak eraldatzeko eskaintzen dugun eredua", nabarmendu du.

Bide horretan, egubakoitzeko topaketa baliatu gura dute parte-hartze kolektiborako espazioak sortzeko, Ezker Anitza-IUren hauteskunde programaren baitan ideiak partekatzeko eta eztabaidatzeko. "Herritarrekin konektatu gura dugu, ulertu dezaten haiek direla gure lehentasuna, Gobernuan egon ala oposizioan egon".

Orain arte izan dituzten debateak honako gai hauen ingurukoak izan dira: justizia soziala, demokrazioa, berdintasuna, ekologia, osasuna, migrazioa, gazteria, kultura eta euskara. Azkenik, politika progresistak aplikatu ahal izateko, ezkerreko gehiengo baten beharra aldarrikatu du Merinok.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.