Martxan da Arrasate literatur lehiaketaren 36. edizioa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 31a, 12:38
35. Arrasate literatur lehiaketako irabazleak.

Abiatu da Arrasate literatur lehiaketako 36. edizioa. Gazteek sei lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: LH5 eta DBH2 mailen artean daudenek, ilustrazioa, narrazioa eta bertso-paperetan, eta DBH3 eta Batxilergoko 2. mailaren artean daudenek, komikia, mikroipuina eta poesian.

Lanak aed@aedelkartea.eus helbidera bidali beharko dira martxoaren 24a baino lehen eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 11an egingo dute Kulturaten. Gaztetxoek, ohi bezala, hiru sortzaileren oinarriak erabiliko dituzte lanak prestatzeko. Gaztetxoenek narrazioa idazteko oinarri gisa hartuko duten ilustrazioaren egilea den Oier Zuñiga. Ilustrazio lehiaketan parte hartuko dutenek, oinarri gisa hartuko duten mikroipuina idatzi du Nerea Cataniak. Eta bukatzeko Aimar Elortzak kolaboratu du edizio honetan, izan ere, parte hartzaileek Elortzaren argazki bat hartuko dute oinarri gisa mikroipuna idazteko. Beraz, edizio honetan Zuñiga, Catania eta Elortzak jarri dute haien aletxoa.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago Arrasate literatur lehiaketako webgunean aurki daiteke.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak