Mondratek 6-3 irabazi dio Tolosalari

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 28a, 19:15

Tolosala 6-3 hartu du mendean aurrealdeko postuetan dagoen Mondratek: "Tolosarren kontra beti izaten dugu lehia estua, baina zorionez irabazi egin dugu eta bolada onean gara, hemen erregulartasunak balio du", adierazi du taldeko kide Xabier Gorroñogoitiak.

Markagailuak erakusten duena (6-3) baino larritasun handiagoarekin lortu du Mondratek Tolosala mendean hartzea. Arrasatearrek ez zuten nahi moduko urte hasiera izan, 2023ko lehenengo partidua galdu egin zutelako, eta bigarrena berdindu, baina zuzendu dute hori, hurrengo bi partiduak jarraian irabazi dituzte-eta: "Play-off postuetatik oso gertu gaude eta hor mantentzeko halako partiduak derrigor irabazi behar dira. Oso talde ona dugu eta dinamika onean gaude ostera ere. Hamasei taldetako liga bat da hau, maiatza amaierara arte partiduak izango ditugu eta ezin gara lasaitu. Horregatik da garrantzitsua gaurkoa moduko partiduak irabaztea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak