Sua taldearen garrak gaztetxeko oholtza 'erreko' du eguenean

Hasier Larrea 2023ko urt. 25a, 12:58

Kooltur Ostegunak ekimenaren urtarrileko egitaraua Maruri-Jatabeko rock taldeak itxiko du bihar, 22:00etan.

Antolatzaileen esanetan, Sua laukoteak jakin du batzen "naturaltasunez eta freskotasunez amorrazioa eta modernitatea, musika dantzagarria eta riot girl-en indarra, besteak beste".

Taldearen izen bera daraman EP bat eta bi disko luze dituzte dagoeneko, Ordu beltzak (2019) eta Gorde genituen beldurrak (2022), eta azkenekoa aurkeztuko dute.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak