Ruiz de Azua, Euskadiko txapeldun, baina marka pertsonaletik urrun

Uxue Igarza Loiola 2023ko urt. 23a, 16:38

4,25eko markarekin, Malen Ruiz de Azua atleta arrasatearrak garaipena eskuratu zuen atzo Anoetan. Bere marka pertsonaletik urrun dago atzokoa, baina astean izandako lesioek eta belodromoko hotzak ez zioten lagundu.

Joan den astean Bordelen bikain ibili eta gero (4,43), atzo, Anoetan, Malen Ruiz de Azuak ezin izan zuen salto onik egin. Probaren aurretik ere bazekien hitzordu "arraroa" izan zitekeela, txapelketa gauza berriak probatzeko baliatu behar zuelako; esaterako, salto aurretik egin beharreko pauso kopurua.

Jonathan Perez entrenatzaileak azaldutakoaren arabera, "sentsazio eskasa" geratu zaie: "Bagenekien ezohikoa izango zela; hortaz, ez dago gaizki. Gainera, astean zehar iskiotibialetako minarekin egon da. Orain, ondo errekuperatzea da garrantzitsua".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak