Norbere burua ulertu eta maitatzeko hitzaldiak gazteentzat

Hasier Larrea 2023ko urt. 23a, 16:14

Treba Gazteak programari esker, 16 eta 30 urte arteko gazteek euren garapen prozesurako prestakuntza jaso ahalko dute otsailaren 7an eta martxoaren 15ean, Ainhoa Urretagoienak eskainitako hitzaldien bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udaletako Gazteria sailen elkarlanetik dator Treba Gazteak prestakuntza ekimena. Adituek gidatuta, gazteek emantzipaziorako, garapenerako eta hazkunde pertsonalerako zein kolektiborako prozesuak sustatzeko baliabideak eskaintzea da asmoa: "Gazteek  aitortzen dute bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasun batzuetan gabezia nabarmenak dituztela, jakinda funtsezkoak direla bizitzako aldaketei aurre egiteko eta ekimenak sortzeko", adierazi dute ekimeneko ordezkariek. Gaineratu dute ahalduntze eskola bat modukoa dela, "fokua hausnarketan, autonomina eta gazteen eskubideetan jartzen duena, bizitza osotasunez gozatzeko".

Izan ere, hezkuntza formalak zenbait gaitasun ematen ditu, baina beste batzuk bizitzako beste esparru batzuetan lortu behar dira. Hezkuntza ez formalak gaitasun horiek lortzeko aukerak zabaltzen ditu, gazteen garapen pertsonalean eragin handia izan ditzaketenak.

Izen-ematea, aurrez

Zentzu horretan,  bi hitzaldi antolatu dituzte Arrasaten Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:00etan hasita. Lehenengoa otsailaren 7an izango da, Zure burua maitatzen ikasi izenekoa; bigarrena, berriz, martxoaren 15ean, Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi titulupean.

Bi kasuetan Ainhoa Urretagoienak egingo du berba. Coach-a da bera, pertsona eta taldeen eraldaketen ahalbideratzailea.

Udaletik 16-30 urte bitarteko gazteak hitzaldi horietan parte hartzera animatu dituzte, https://izenemateak.arrasate.eus/eu/  atariaren bitartez edo BAZera, 943 25 20 00ra, deituta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak