Indarrak batu dituzte Gipuzkoako taldea sortzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 21a, 16:29

Errugbiko emakumeen talde senior bat osatu gura dute Gipuzkoan, Euskal Herritik kanpo ere lehiatzeko. Gaur, Mojategiko zelaian elkartu dira Gipuzkoako sub 14, 16 eta 18 urteko jokalariak, entrenamendu saioa  eginez elkar hobeto ezagutzeko.

Zarautz, Hondarribia, Eibar, Ordizia, Donostia, Mutriku eta Arrasateko 14, 16 eta 18 urte azpiko errugbi jokalariak elkartu dira gaur goizean Mojategin, elkarrekin entrenatzeko. Elkarren aurka jokatzen dute normalean, baina elkarrekin jokatuz senior mailara heltzea da helburua, eta arerio izan barik taldekide izan dira gaurko entrenamendu saioan.

Arrasate Errugbi Taldeko Belen Aranbarrik azaldu du topaketa honen helburua: "Gipuzkoan, egun, hamar talde daude errugbian jokatzen dutenak, baina neskak, ez dira asko; zailtasunak daude talde bakoitzean senior mailara heltzeko. Aldundiak proposatu digu Gipuzkoa mailan talde bat sortzea, gero Estatura edo Frantziara lehiatzera joateko. Zortzi talde sartu gara hor. Eta topaketa honen helburua da elkar ezagutzea". Joan den urtean hasi ziren egitasmo hau lantzen: "Lehiaketa batzuk egin zituzten eta Iparralden ere egon ziren. Hangoek maila handia dutela ikusi zuten, baina gogotsu daude hauek ere".

"Arrasaten badago senior taldea, inklusiboan ere badaude neskak eta amen taldea ere sortu da. Mugimendua badago, ari gara lantzen nesken munduan errugbiari beldurra kentzearena. Hori da gure lehia", gaineratu du Aranbarrik.

Gaur goizean Mojategin.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak