Kaos Etiliko eta Txapelpunk datoz San Andres auzoko jaietara

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 21a, 10:22

Kaos Etiliko taldeko kideak (Argazkia: Kaos Etiliko).

Arrasateko San Andres auzoko jai batzordeak aurreratu ditu dagoeneko aurtengo jaietan zuzenean joko duten bi talderen izenak: Kaos Etiliko eta Txapelpunk. Apirilaren 29an joko dute. Baina ez da izango jaietan egongo den kontzertu bakarra.

Apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dira aurten Arrasateko San Andres auzoko jaiak eta ari dira egitataraua prestatzen. Dagoeneko aurreratu dituzte etorriko diren taldeetako bi: Kaos Etiliko eta Txapelpunk. Agurainen sortu zen Kaos Etiliko taldea 1997an eta lehen diskoaren 25. urteurrena ospatzera dator Arrasatera. Taldekideen artean daude, gainera, Eskoriatzako eta Oñatiko musikari bana. Txapelpunk talde bizkaitarrak berriz, 1999an jo zuen lehen kontzertua eta 2000 urtean atera zuen lehen diskoa.

Apirilaren 29an joko dute bi talde horiek San Andres auzoan. Bezperan eta hurrengo egunean ere, egongo dira kontzertuak, hala ere. Egitaraua ixten ari dira orain jai batzordekoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak