Bertako eta garaiko produktuen zaporea oso estimatua da herritarren artean, eta Arrasaten, aukera bikaina dago hemen ekoiztutako jakiak eskuratzeko. Izan ere, hileko hirugarren zapatuan, bertako produktuen azoka antolatzen da Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara. Aurten, gainera, Biteri plazako aparkalekuan bi ordu doan eskainiko dituzte autoa aparkatzeko, erosketak egin bitartean.
