Aniztasunarekiko beldurra islatuko duen antzezlana domekan

Hasier Larrea 2023ko urt. 20a, 12:44

Argazkia: Ados Teatroa.

Etzi, 19:30ean, Lagun beltz asko izeneko umorezko obra probokatzailea aurkeztuko du Ados Teatroak Amaia antzokian.

Garbi Losadak idatzita eta Ramon Ibarrak, Asier Hormazak eta Asier Sotak taula gainera eramanda, "gaurkotasun biziko gai bati lotutako istorio bat" kontatuko dute Lagun beltz asko obraren bitartez. "Ongi definitutako pertsonaiak" antzeztuko dituzte, "ezagun egingo zaizkigunak", gizakiaren miseriak dramaturgia fresko eta biraketa-puntu harrigarriekin adierazteko: "Izan ere, hemen ez gara arrazistak, hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten dira, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula eta abar".

Abiapuntu hori oinarri hartuta, ixtear doan taberna arrunt batean gertatuko da istorioa. Barruan tabernako jabea eta bere lagun hoberena azken tragoa hartzen ari direla, galduta dagoen migratzaile batek atea jo eta eskuko telefonoa kargatzen uzteko eskatuko die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Anfitrioiek lagundu egingo diote, baina, bien bitartean, haien isilpeko sekretuak azaleratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak