Unai Iturbek eta Aimar Uribetxebarriak domina bana irabazi dute pertika-jauzian

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 17a, 09:01

Unai Iturbe eta Aimar Uribetxeberria pertika arloko podiumean.

Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen zapatuan Donostiako Anoeta belodromoan, eta han izan ziren Atletiko Arrasate taldeko kideak. Nabarmentzekoa da pertika-jauzian Unai Iturbek eta Aimar Uribetxeberriak lortutako podiuma; Iturbek zilarra eskuratu zuen 3,40 metroko jauziarekin eta Uribetxeberriak brontzea, 2,60 metrokoarekin.

Arrasateko taldeko atletak beste modalitate batzuetan ere lehiatu ziren; guztiak korrikalariak izan arren, distantzia desberdineko probak egin zituzten. 60, 200 eta 400 metroko probetan hartu zuten parte, baina ezin izan zuten dominarik irabazi.

Atletiko Arrasate taldeko Gipuzkoa txapelketako partaideak.

Hauek izan ziren atleten emaitzak:

200 metroko lasterketan:
  • Eider Amurrio 0.29,37 
  • Maia Etxebarria 0.27,17 
  • Ainara López 0.27,86 
  • Ane del Fresno 0.27,58
  • Danel Ruiz  0.24,09 
  • Markel Errasti 0.27,51 
  • Asier Bueno 0.27,52 
  • Oihan Zulueta 0.23,74 
  • Aitor Gallego 0.25,22 
400 metroko lasterketan:
  • Markel Errasti 1.01,23 
  • Aitor Gallego 0.55,50 
  • Asier Bueno 0.57,30 
  • Ainara Lopez 1.02,03
  • Maia Etxebarria 1.02,27
60 metroko lasterketan:
  • Oihan Zulueta  0.07,43
  • Ander Otero 0.07,56 
  • Iker Menor 0.07,53 
  • Danel Ruiz 0.07,61 
  • Unai Iturbe 0.08,17 
  • Aimar Uribetxebarria 0.08,40 
  • Ane del Fresno 0.08,31 
  • Eider Amurrio 0.08,76 
  • Izaro Garcia 0.09,01 
  • Lur Lasaga 0.09,26 

Maia Etxebarria, Eider Amurrio eta Ainara Lopez Anoeta belodromoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak