EH Bilduren Mahai Politikoak Maider Morras proposatu du alkategai izateko

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urt. 16a, 11:42

Maider Morras, Portaloia atzean duela.

Maiatzeko udal hauteskundeei begira, alkategaia aukeratzeko prozesuan murgilduta dago Arrasateko EH Bildu, eta bertako Mahai Politikoak Maider Morras Azpiazu proposatu du alkategai izateko. Bestelako hautagairik aurkeztu ezean, otsail hasieran berretsiko du proposamena militantziak.

Arrasateko EH Bilduk berretsi egin du Morrasekiko konfiantza. "Herrikoia, gertukoa eta langilea, Maider Morras Azpiazuren hautagaitzak esperientzia eta ezagutza eskaintzen dio herriari eta, ezkerretik eta jendartearen arazoekin konprometituta, arrasatearron bizitzak hobetzeko etengabe lan egingo duen talde oso bat gidatzeko hautagai ezin hobea da", nabarmendu du indar politikoak, ohar bidez. "Hau guztia EH Bilduren balioekin bat eginez, talde-lana oinarri, herritarrekin eta eragileekin batera, Udala herriaren zerbitzura jarriz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak