Konfiantza hartzeko balio duen puntua lortu du Mugarri Ingouk

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urt. 15a, 15:18

Mugarri Ingou defentsa lanetan.

Zarauzko Aritzbatalderen aurka 28-28 berdindu du Arrasateko taldeak.

Partidu borrokatua jokatu dute Iturripen Mugarri Ingouk eta Aritzbataldek. Lehenengo zatian, epaileen erabakiek asko baldintzatu dute jokoa; izan ere, bi minutuko kaleratze asko egon dira. "Zortzi minutu egon gara jokalari bat gutxiagorekin", esan du Mugarri Ingou taldeko Jurgi Iraolak. Atsedenera markagailuan atzetik joan dira etxekoak: 13-14.

Tentsio handia

Bigarren zatian indarberrituta irten dira Ane Herreroren mutilak. Defentsan egindako lanak aurkaria mendean hartzeko balio izan die. Markagailuan aurretik jarri dira eta pare bat goleko abantaila ere izan dute. "Zarauzkoa talde bizkorra da, txikiak dira eta korrika asko egiten dute. Horri eustea izan da gure lana", nabarmendu du Iraolak. Partiduko azkeneko minutuak tentsio handikoak izan dira: bi taldeek izan dute garaipena lortzeko aukera. Hala ere, etxekoek izan dute eskuren: azkeneko 10 segundoetan 28-27 aurretik zihoazen.

Azkenean, 28-28 izan da emaitza.

Ondo egindako lana

"Denboraldia oso ondo hasi genuen, baina Gabon aurretik behera egin genuen... Gabonetako oporrak oso ondo aprobetxatu ditugu, ondo entrenatu dugu eta gaur igarri da hori. Oso ondo joka dezakeen taldea gara. Gaurko partiduak konfiantza hartzeko balioko digu", gehitu du Iraolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak