Ekiola Ointxe!-ko neskek Espainiako txapelketan egon nahi dute

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 13a, 11:10

Ekiola Ointxe!-ko neskak, talde argazkian.

Euskal Ligara igotzea lortu dute Ekiola Ointxe! taldeko kadeteek, Gipuzkoako lehenengo mailan liga irabazi eta gero. Baina orain, Espainiako txapelketara sailkatu nahi dute, eta hori da, hain zuzen, asteburuan jokoan egongo dena. Zapatuan 12:30ean dute finalerdia, Arabako AZ Participationes taldearen kontra, Iturripen. Eta finala, domekan izango da (18:00, Iturripe).

Ekiola Ointxe! kadete mailako taldeak denboraldi ederra egin du ligan, eta Gipuzkoako lehenengo mailako ligako txapeldun izan dira. Hala, otsailean hasiko duten Euskal Ligara igotzea lortu dute, baina hori ez da egindako lan onaren sari bakarra. Izan ere, asteburuan Espainiako Txapelketara joateko txartela izango dute jokoan, Iturripen jokatuko dituzten partiduetan.

Zapatuan, 12:30ean, arrasatearrek Arabako talde txapelduna izango dute zain, eta talde onena domekako finalera sailkatuko da. Hain zuzen, beste finalerdia Ordiziak –Gipuzkoako bigarren sailkatua izan da– eta Barakaldok jokatuko dute –Bizkaiko txapeldunak–.

Hamalau garaipen ligan  

Ikusteko dago arrasatearrek urtea borobiltzen duten, baina orain arte ikusgarri ibili dira. Ligan jokatutako hamalau partiduak irabazi dituzte, oso joko maila ona erakutsita. Batazbeste 80 puntu eskuratu dituzte partiduko, eta 27 puntu baino ez dituzte jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak