Bueltan da 'Familian jolasean' ekimena, neguko domekak goxatzeko

Hasier Larrea 2023ko urt. 12a, 09:26

Hilaren 15etik martxoaren 26ra, domeka arratsaldeetan izango dira saioak; gehienak, Okendoko ludotekan. 0-8 urte arteko haurrei eta familiei bideratutako ekimena da Familian jolasean.

Familian jolasean ekimenaren beste edizio bat jarriko du martxan domeka honetan, hilak 15, Udaleko Gazteria Sailak, Txatxilipurdirekin, Arrasateko udal ludotekekin eta Gipuzkoako Haur Txokoekin elkarlanean. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera ematen du egitasmoak, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. "Asmoa da neguko domeketan espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei, elkarrekin parteka dezaten jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea", azaldu dute Udaletik.

Domekero, eten barik

Bi hezitzailek dinamizatuta, hamaika saio egingo dituzte, guztira; horietako bederatzi, Okendoko ludotekan. Beste biak Santa Marinakoan eta Usaetxekoan izango dira: bata otsailaren 26an eta bestea martxoaren 26an.

Informazio gehiago jasotzeko edo ekimenean izena emateko, ludoteketara bertaratu daitezke gurasoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak