Zeramikaren bueltako ikastaroak antolatu ditu Loixe taldeak

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 12a, 15:16

Aurten ere Loixe taldeak zeramika ikastaroak egingo ditu; urtarrilaren 30etik martxoaren 30era izango dira, Arrasateko Kulturolako egoitza berrian. Ikastaroan bi maila egongo dira; bata hasiberriendako, eta bestea, trebatzen joateko.

Hastapen maila izango da zerotik hasita zeramika prozesuak ikasteko. Eta trebatze maila prozesu horietan sakontzeko. Bertan teknika eta akabera desberdinak landuko direla jakinarazi dute taldeko kideek, eta partaide bakoitzak bere piezak sortuko ditu norberak ezarritako proiektu propioa jarraituz.

Ordutegiak eta taldeen antolaketak:

  • A Taldea: Hastapena. Astelehenak eta asteazkenak: 16:00-18:00
  • B Taldea: Trebatzea. Astelehenak eta asteazkenak: 19:00-21:00
  • C Taldea: Trebatzea. Astearteak eta ostegunak: 16:00-18:00
  • D Taldea: Hastapena. Astearteak eta ostegunak: 19:00-21:00

Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu edo idatzi zenbaki honetara: 685 79 61 27.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak