Garaipen estua lortu du MUk (79-77)

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 8a, 20:07

Azken laurdenera galtzen iritsi dira MUkoak, baina segundo gutxiren faltan sartutako hiruko bati esker puntuak Iturripen gelditzea lortu dute.

CANTBASKET taldea izan dute aurkari Iturripen eta lehia estu joan da hasieratik amaierara arte. Lehen laurdena galdu arren (15-16), atsedenaldira bi puntuko aldearekin iristea lortu du (42-40). Aldageletatik bueltan, hirugarren laurdenean, nagusitu egin da kanpoko taldea eta markagailua iraultzea lortu du (56-59). 

Azken laurdenean ere gauzak pareko zeuden eta lehia edozeinen alde erori zitekeen. Partida amaitzeko 19 segundo falta zirenean puntu bat behetik zen MU. Hutsartea eskatu dute etxekoek eta baloia berriz jokoan jarri denean hirukoa saskiratzea lortu dute amaierako emaitza lortuz (77-79). Gaurko garaipenarekin, bosgarren da sailkapenean MU eta hurrengo astean Grupo Inmapa Filipenses taldearen aurka arituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak