Hiru kontzertu urtarrileko Kooltur Ostegunak zikloan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko urt. 5a, 15:08

Birkit taldea izango da urtarrilaren 12an Kooltur Ostegunak kontzertuko protagonista.

Datorren astean hasita, Bizkaiko Birkit, Toc eta Sua taldeak izango dira, hurrenez hurren, eguenetako saioetako protagonistak Arrasateko gaztetxean.

Urtarrilaren 12an abiatuko du Kooltur Ekintzak Ekimenak urte berriko musika eskaintza. "Bilbon bizi den Birkite Alonso gasteiztarrak gidatzen duen Birkit taldeak zabalduko du 2023ko kartela. Noise eta post-rock taldeetan jardun zuen gaz- taroan eta 2017an abiatu zuen bakarkako ibilbidea. Gaur egun taldearekin jarduten du, eta, batez ere, folkari eta rockari sentimendu gehiago emanez", azaldu du antolatzaile taldeko Iker Barandiaranek.

Berriak eta eskarmentudunak

Mungiako Toc laukoteak hartuko du lekukoa urtarrilaren 19an. "Zeresana ematen ari dira; intentsitatea eta dramatismoa duen talde interesgarria da". Urtarrilaren 26an, Sua taldea izango da Arrasateko gaztetxean. "Rockaren esparru zabalean kokatuta, doinu modernoak eta dantzagarriak egiten dituzte, amorruarekin abestuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak