Arrasateko plaza beteta, zapatuan Bilbora joateko dei egin du Sarek

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urt. 2a, 16:58

Argazkiak: Arrasateko Sare.

Abenduaren 31n, kantaldi herrikoia egin zuten eta jendez bete zen Herriko Plaza. "Gaur hemen egin bezala, urtarrilaren 7an ere, preso, iheslari eta deportatuen alde Bilboko Autonomia kalea beteko dugu!", nabarmendu zuten Sareko kideek.

Euskal presoak izan zituzten gogoan eta, gertuago egon arren, etxean behar dituztela adierazi zuten. "Etxeratze bidea baina, oztopoz eta trabaz betea dago, ikusi besterik ez dago azken hilabeteetako gradu erregresioak, espetxe baimenen ukapenak, eta abar. Mendeku eta gorroto honen adibide da Joseba Arregi preso oñatiarra. Azken hilabeteak kalean eman ondoren, berriz espetxeratu dutena".

Horren aurrean, elkarbizitza eta etxeratze prozesua bururaino eramateko elkarlana, aktibazioa eta mobilizazioa sustatzen jarraitu behar dutela azpimarratu zuten: "Hori delako salbuespen neurriekin amaitzeko aukera bakarra".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak