Juan David Becerra kolonbiarra nagusi, Arrasate Hiria torneoan

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 2a, 10:11

Juan David Becerra, sari banaketa ekitaldian.

Gabonetan jokatutako Arrasate Hiria Nazioarteko Xake Txapelketa badu irabazlea, Juan David Becerra. Kolonbiarrak ezustea eman zuen, garaipenerako faboritoa zen Alejandro Franco gaindituta. Asier Etxagibel izan zen Debagoieneko lehenengo ordezkaria.

Arrasate Hiria nazioarteko xake txapelketa normaltasunez jokatu ahal izan dute Gabonetan, eta txapela bederatzigarren aldiz janztea nahi zuen Alejandro Francok ez zuen helburua bete. Azpeitian bizi den madrildarra zen faborito nagusia, baina azken partidan Juan David Becerra kolombiarrarek mendean hartu zuen, eta harendako izan zen txapela. "Pandemia garaiaren ostean normaltasunera bueltatu da txapelketa, eta parte-hartze handia eta denetariko jokalariak izan ditugu", adierazi dute antolatzaileek.

Asier Etxagibel eskuman, Debagoieneko xakelari onenaren saria jasotzen. 

Urtarrilaren 14an hasiko dute liga
 
Bestalde, datorren urtarrilak 14an hasiko die xake ligak. Aurtengo denboraldixan Arrasate/Arlutzek 3 talde aurkeztuko ditu, Gipuzkoako Lehen Mailan –Arrasaten jokatuko dituzte etxeko partidak–, Gipuzkoako Preferente Mailan –Arrasaten jokatuko dituzte partidak– eta Euskal Ligako Ohorezko Mailan –Aretxabaletan jokatuko dituzte partidak–.
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak