Haizea Tornay xake jokalari arrasatearra Gipuzkoako txapelduna

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 31a, 11:56

Haizea Tornay xake jokalari arrasatearra.

Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketan nagusitu da Haizea Tornay "partida guztiak aise irabazita". Errenterian jokatu da txapelketa, abenduko azken astean, eta arrasatearrak "ez die ezertarako aukerarik eman aurkariei".

Titulua berreskuratu duela adierazi du haren aita Josu Tornayk. Izan ere, 2018an, 14 urte zituela, ordura arteko Gipuzkoako txapeldun gazteena izan zen. 2019an txapeldunordea izan zen, baita 2020an ere. 2021an ezin izan zuen jokatu, eta aurten, txapeldun izatea lortu du berriz.

Hondarribia Marlaxka taldeko kide da arrasatear gaztea, eta aurten, Euskal Liga eta Espainiako txapelketak jokatu ditu. 2023ko helburuen artean dauzka Euskal Liga, Banakako Euskadiko Txapelketa eta Espainiako Txapelketak.

"Urte biribila"

"Urte biribila" izan da Tornay anaia-arrebentzat. Aritz Tornayk, azaroan, bi txapelketa irabazi zituen: Gipuzkoakoa, 16 urtez azpikoen artean eta Gipuzkoako bigarren kategoriakoa. Azken horrek aukera emango dio datorren artean Gipuzkoako Txapelketa absolutua jokatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak