Gabon bazkaria egin dute Bidean zentroko kideek

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 31a, 11:27
Bidean Heziketa Zentro Okupazionaleko kideak Irati tabernan. (Argazkia: Bidean)

Bidean Heziketa Zentro Okupazionaleko partaide, boluntario eta hezitzaile taldeak Gabon bazkaria egin zuten atzo, abenduaren 30ean. 2022ko aisialdi programari bukaera eman zioten giro onean.

Egun-pasa benetan polita izan zutela adierazi dute bertako kideek: "Egun polita pasatu dugu. Goizean, Arrasateko San Frantzisko elizan dagoen Belenen erakusketa ikusi dugu, ondoren Arrasaten bueltatxoa eman, eta azkenik, Irati tabernan elkarrekin Gabon bazkaria egin dugu. Bazkarian bueltan Gabon kanta batzuk ere abestu ditugu eta poz-pozik eman diogu 2022 urteko aisialdi programari amaiera". 

Era berean, 2023an ere lanean "gogotsu" jarraitzeko asmoa agertu dute: "Bidean Heziketa Zentro Okupazionaletik guztioi Urte Berri On! 2023 urtean ere lanean jarraituko dugu gizarte bazterkerian daudenen ondoan egoteko, elkarrekin bidea egiteko, egunero irribarre polit bat ateratzeko eta bizitzan esperantza argia pizteko! Gora bihotzak!"

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak