Errege Magoen desfilea Mitarte kalean hasiko da, 19:00etan. Lehen geldialdia Iturbide egoitza izango da. 19:45 aldera helduko dira Herriko Plazara. Umeen gutunak jasoko dituzte, eta truken goxokiak banatu.
20:30 aldera bukatuko dute, eta segituan joango dira gutunetan eskatutako oparien bila, etxez etxeko banaketarekin hasteko.
Laguntzaile bila
Pandemiak egindako murrizketen ostean, Erregeen desfilea ohiko osotasunean egingo da. Hori horrela, laguntzaileak behar dituzte. Ekitaldian parte hartu gura dutenak abadetxetik pasa daitezke urtarrilaren 2an, 3an eta 4an. Egun horietan egingo du entsegua, desfilean parte hartuko duen abesbatzak.