Ibai-Artek 600 euro banatuko ditu Gabonetako ginkanan

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko abe. 30a, 09:58
Ginkanan parte hartzeko prest.

Bakarka, familiartean zein lagunartean jolasteko proposamena egin die herrikideei Ibai-Arte merkatarien elkarteak. Gelditzen diren Gabon egunetarako Behar duzun guztia gertu! ginkana prestatu dute, eta parte-hartzaileen artean hainbat sari banatuko dituzte.

Urtarrilaren 5era bitartean parte hartu ahalko da jolasean. Proba zuzen gainditzen duen lehenak 100 euro irabaziko ditu Ibai-Arteko erosketa txarteletan, eta, ginkanan parte hartu eta zuzen erantzuten duten gainerako guztien artean, 100 euroko beste bost erosketa txartel zozketatuko dituzte.

Funtzionamendua

Ginkana hasteko, jolasaren sarbideko QR-a eskaneatu behar da, eta bertan agertzen dira jarraitu beharreko proba eta argibideak. Guztira hamar proba gainditu behar dira, eta, erantzundako gako bakoitzeko kolore bateko QR-a eskaneatu behar da hurrengo puntura igarotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak