Porco Bravoren zuzeneko basatia urteko azken Kooltur Ostegunean

Hasier Larrea 2022ko abe. 28a, 15:54

Ostegunean, hilak 29, joko du Barakaldoko taldeak Arrasateko gaztetxean, 22:00etan hasita. Oholtzan inor epel uzten ez duen ikuskizuna egiten du boskoteak, rock&roll doinuak eta abeslariaren ateraldi eroak uztartuta.

Kooltur Ekintzako antolatzaileek "bi hanka basoan eta beste biak hirian" dituen banda bezala deskribatu dute Porco Bravo, "rock&roll kaletar  eta gordinari punk-rocka eta ikuskizuna" batzen dizkiona.

Pandemian zehar Somos izeneko lan luzea erditu du "basurdeak", eta dagoeneko taldekideak hasiak dira kantu berriak jendaurrean eta betiko eran plazaratzen.

Ostiralean, pare bat kontzertu Arrasaten

Hurrengo egunean, hilak 30, Irati topalekuan emanaldi akustikoa egingo dute Asier Salak eta Garazi Barrenak, 22:00etan hasita. Ordu eta erdi beranduago, Aterpe tabernan zuzenekoa emango du gipsy-jazz estiloko Erromintxelak taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak