Gabon zaharreko kontzertu berezia egingo du Arrasate Musikalek zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abe. 27a, 14:26
Gabon zaharreko iazko kontzertua.

Arrasate Musikaleko bandak, ohi moduan, Gabon zaharreko kontzertua egingo du zapatuan, 13:00etan, Amaia antzokian Mikel Markiegiren zuzendaritzapean. Goikobalu abesbatzak ere parte hartuko du, Juan Arzamendiren Udala Mendi pieza interpretatzeko.

Arrasate Musikaleko kideek nabarmendu dutenez, "kontzertu berezia" izango da Juan Calixto Olabe eta Javier Jasorentzat. Biak Arrasate Musikaleko bandatik erretiratuko dira eta, ondorioz, bandarekin joko duten azken kontzertua izango da.

Arrasate Musikal 50. urteurrenean murgilduta dabil eta jada askotariko ospakizunak egin dituzte 2022an. Edozelan ere, argi utzi dute 2023an ez direla geldirik geratuko eta beste hainbat "ekintza interesgarri" egiten jarraituko dutela.

Gabon zaharreko kontzertuko egitaraua:

  • Arrasate Musikal Ereserkia------------------------------Juan Arzamendi
  • Campo de rosas--------------------------------------------Miguel Gz. Bastida
  • Clarinet Jubilee ---------------------------------------------Kees Vlak
  • Gernika--------------------------------------------------------Renè Zugarramurdi
  • Udalamendi -------------------------------------------------Juan Arzamendi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak