Goizean, Arrasaten, Txoronpio eta Txoronpia arduratuko dira, 11:20an hasita, Olentzeroren gutuna jasotzeaz Munarren, Uribe auzoan, San Andresen, Aprendices plazan, Zigarrolan eta Santa Teresa auzoetan. Ondoren, 13:15ean, gutunen jasoketa Seber Altube plazan egingo dute. Olentzeroren kalejira 18:15 inguruan hasi da eta Maala galea zeharkatuta sartu da erdialdean. Plazan jende mordoa zegoen zain, eta dantzari, txistulari, dultzainero... jende mordoak egin dio ongietorria. Goxoki mordoa banatu eta lanerako bidea hartu du, goizean jasotako gutun pila ikusita, badakielako gauak luze joko duela opariak banatzen. Hala ere, tartea hartu du GOIENArekin berba egin eta debagoiendarrei zoriona banatzeko. “Eskerrak eman nahi dizkiet hau dena antolatu dutenei, baita herritarrei, zuek zarete guk aurrera jarraitzeko motorra".