Ointxe!-k Gabonetako saskibaloi campusa antolatu du

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abe. 23a, 13:36

Ointxe! saskibaloi klubak Gabonetako campusa antolatu du 2007tik 2014ra bitartean jaiotako gazteendako. Musakolako kiroldegian izango da eta bi txanda egongo dira; lehenengoa abenduaren 26tik 30era eta bigarrena urtarrilaren 2tik 5era.

Beste urte batez, Gabonetako saskibaloi campusa antolatu du Arrasateko Ointxe! saskibaloi klubak. 2007tik 2014ra bitartean, biak barne, jaiotako gazteei zuzendutakoa izango da. Bi txandatan banatu dute; lehenengoa abenduaren 26tik 30era izango da eta bigarrena, berriz, urtarrilaren 2tik 5era. Musakolako kiroldegian egingo dira jarduerak 09:00etatik 13:30era.

Halaber, bi programatan banatu dute campusa. Alde batetik, 2007tik 2010era jaiotakoek osatuko dute multzo bat; eta beste bat 2011tik 2014ra jaiotakoek.

Ointxe!-tik aurreratu dutenez, entrenatzaile eta monitore titulatuek zuzenduko dituzte ekintzak eta joku nahiz ariketa didaktikoen bitartez gidatutako formakuntza izango da.

Lehenengo astearen prezioa 70 eurokoa da, eta bigarren asterena, aldiz, 60 euro. Bi txandetan ere har daiteke parte 110 euroren truke. Izena emateko eta informazio gehiagorako idatzi kirolzuzendaritza@ointxe.eus helbide elektronikora edo deitu 653 01 48 60 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak