Eskuz banakako infantil mailako finalak, 23an Uarkapen

Xabier Urtzelai 2022ko abenduaren 22a

Aretxabaletan apirilean jokatutako infantil mailako finaletako erretratua.

Eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa ere bukatzear da. Bada, gaur, eguena, eta bihar, egubakoitza, jokatuko dituzte final guztiak, eta hain zuzen, biharko finaletako batzuk Uarkapen jokatuko dituzte. 

Infantil eta alebin mailakoen Gipuzkoako finaletako batzuk jokatuko dituzte bihar, hilak 23, Uarkapeko pilotalekuan (19:00etan hasita). Eskuz banaka, hirugarren mailako finalean aurrez aurre izango dira Arrasateko Jon Zubia eta Alde Zaharra taldeko Joseba Dorronsoro. Bigarren urteko alebinetan Arrasateko Luken Martinek Behar zanako Beñat Eizagirre izango du aurrean, eta eskuz banakako infantil mailan Azkoitiako Julen Etxaniz eta Hernaniko Ekhi Oses izango dira aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak