Carlos Garciak jarraituko du izaten Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokorra

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 23a, 10:10

Carlos Garcia. (Argazkia: Mondragon Unibertsitatea)

Carlos Garcia beste lau urterako koordinatzaile orokor izendatzea erabaki du Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreak aho batez. 2015ean hartu zuen lehen aldiz kargu hori eta hirugarren agintaldiari ekingo dio.

Koordinatzaile orokorra izan aurretik Ikerketa eta Transferentziako koordinatzaile izan zen Mondragon Unibertsitateko fakultate berean, eta Koordinazio Orokorreko mahaiko kide ere bai 2007 urteaz geroztik.

Garciak 53 urte ditu eta Mekanikako Ingeniari Teknikoa da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan; eta Mekanikako Goi mailako Ingeniaria, Materialen espezialitatean, Nantesko (Frantzia) Ecole Centralen. Azken horretan, Deformazio bidezko Fabrikazioko Teknologietan doktoratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak