Porrotxinen 15. urtebetetzea ospatuko dute urtarrilaren 3an, Amaia antzokian

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 21a, 16:47

Urtarrilaren 3an 18:30ean, Porrotx, Porrotxin eta Arrasateko eragile ezberdinekin batera, jai giroan ospatuko dute Porrotxinen 15. urtebetetzea. Sarrerak bi eurotan salduko dira Biterin abenduaren 27an, 18:00etatik 20:00etara, eta abenduaren 28an, 11:00etatik 13:00etara.

Urtarrilaren 3an, Porrotxinen urtebetetzea ospatuko da Amaia antzokian 18:30ean eta laster sarrerak salgai jarriko dira. Sarreren prezioa bi eurokoa izango da eta pertsona bakoitzak gehienez lau txartel erosi ahal izango ditu. Ikuskizuna haurrei zuzenduta dagoenez, beraiekin etorri ahal diren heldu kopurua zaintzea eskatu dute antolakuntzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak