250 neska-mutiko batuko dira hilaren 30ean Mojategin, Txelisen omenezkoan

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 21a, 14:46

Mondrak 2020ko txapelketan izan zituen ordezkariak, talde erretratuan.

Mondra Futbol Taldeak gertu dauka abenduaren 30ean –arratsaldez– Mojategin egingo duten Txelis-en omenezko torneoa. Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritako kategoria txikietako 16 taldetako gaztetxoak batuko dira berdegunean. Partiduak 14:00etan hasiko dituzte eta aurreiksupena da finala 19:00etan jokatzea. 

Mondragon CF taldeak Jose Luis Ibarguen, Txelis, omenduko du, hamabosgarren urtez, datorren abenduaren 30ean. Txelis, Mondrako jokalari izateaz gain, zuzendaritzako kide, laguntzaile eta formazio eta behe mailako taldeetan entrenatzaile ere izan zen, eta hilaren 30ean 250 neska-mutiko inguruk jokatuko dute haren omenez. Bada, klub zuri-moreak 16 talde gonbidatu ditu torneorako –klubak 11 dira guztira, baina klub batzuek talde bat bano gehiago ekarriko dituzte–. Bada, Abadiño da Bizkaitik etorriko den taldea, eta gainontzekoak gipuzkoarrak dira, Reala tartean. Txapelketa beste urte batzuetan goizez jokatu izan dute, baina aurtengo edizioa arratsaldez jokatuko dute. Hala, partiduak 14:00etan hasiko dituzte eta aurreiksupena da finala 19:00etan jokatzea. 

Txapelketan egongo diren klubak hauek dira:

  • Mondragon CF
  • Beasain
  • Abadiño
  • Soraluze
  • Tolosa
  • Segura Goierri
  • Bergara
  • UDA
  • Hernani
  • Lagun Onak
  • Aloña Mendi

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak